Oroibideak Nafarroako memoria berreskuratzean ibiltzeko bide eta bidexka aunitz irekitzen zaizkigula iradokitzen digu. Azken hamarkadetan, ikerlari askoren lanari esker, Errepublikari eta errepublikanoei buruzko eta 1936ko uztailean matxinatuen izugarrizko bortizkeriari buruzko dozenaka liburu argitaratu dira. Idazlan horietako orrialdeetan, neurri batean edo bestean garaileen garbiketa politika sufritu zuten milaka protagonista agertzen dira. Hala ere, eta ongi dakite erabili dituztenek, askotan oso neketsua da ibilbide publiko urriko pertsonei buruzko berriak aurkitzea.

Horretarako jaio da Oroibidea, gertakari, toponimo eta pertsonen bilaketa errazteko. Hasiera batean memoriari buruzko dozena bat liburu esanguratsuetan bilatuko du, baina aurki beste tresna eta materiala batzuk gehituko dira: liburuak, artikuluak, elkarrizketak, txostenak, dokumentuak eta irudiak, Nafarroako Memoriaren Institutua osatzen dutenak.

Oroibidea Nafarroako Memoriaren Institutuak bultzatu du, baina aurrera eramateko ezinbestekoa izan da argitaletxe batzuen laguntza eta eskuzabaltasuna: Altaffaylla, Pamiela eta Txalaparta, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Fondoena.