Oroibidea bilatzaileak datu-base dokumental batean kargatutako bibliografia fondoaren orrialde guztiei buruzko kontsultak egiten ditu.

Toponimia eta onomastika bilatzeko konfiguratuta dago, lan bakoitzaren orrialde bakoitzaren testuinguruan.

Erabiltzaileak sartutako termino guztiak orri bakoitzean bilatzea da haren funtzionamenduaren logika. Guztiak ez dituzten orriak ez dira bilaketa-emaitzetan eskaintzen.

Gaztelaniazko, euskarazko edo frantsesezko grafietan adierazitako terminoen bilaketak zehatzagoak izan daitezen, baldintza hauek ezarri dira:

- . Ez dira kontuan hartzen letra larriak edo xeheak: Pamplona = PAMPLONA.

- . Ez dira kontuan hartzen azentu grafikoak: Olóriz = Oloriz.

- . V eta B ez dira bereizten: Bidaurreta = Vidaurreta.

- . Y eta I ez dira bereizten: Echegaray = Etxegarai.

- . TX|CH ez dira bereizten: Etxeberria = Echeverría.

- . C eta K ez dira bereizten: Lesaca = Lesaka.

- . Z eta TZ ez dira bereizten: Mezquíriz= Mezkiritz.

- . Frantsesez kontsonantez bukatutako hitzak euskaraz eta gaztelaniaz dagokion bokalarekin osatzen dira: Echart = Echarte = Etxarte.

Emaitzak idazlan bakoitzaren orrialde-ordenari jarraituz ematen dira. Miniatura bat erakusten da, testuaren koordenatuak azpimarratzeko, testuaren beraren laburpenarekin batera: terminoa edo terminoak dauden lerroa, aurreko eta ondorengo hirurekin batera. Testua taula edo zutabeetan dagoenean, aurreko eta ondorengo hiru gelaxkak agertuko dira.

Emaitzen bukaeran, kasuan kasuko obraren aipamen bibliografikoa eta Nafarroako Gobernuko liburutegi sistemarako esteka, non kontsulta daitekeen.

Bilaketak zehazteko, emaitzak idazlan batean baino gehiagotan agertzen direnean, fazetak eskaintzen dira. Horrela, aukeratutako idazlanean baino ez da bilatzen.