Aurkezpena
Erbesteko bidea
Biografia
Pamplona Iruña Madrid Paris Barcelona Argelès-sur-Mer Agde Clermont Ferrand Marseille Casablanca Nyassa Veracruz México D.F. <············ · · · · > · · · · > ········> < · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · > < · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · < · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · > · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · >
Erbesteko bidea

Gerardo Lizarraga XX. mendearen lehen herenean, gure lurraldeko pintura modernizatzen gehien lagundu zuen Nafarroako artistetako bat izan zen. Hala ere, bere ibilbide artistikoa oharkabean igaro da. Gerardo Lizarraga. Artista erbestean erakusketa birtual honek justizia egin nahi dio, baina aldi berean, herritarrek erbesteratzeen ondorio dramatikoei buruz hausnartzea, aintzat hartuta bai iraganeko erbesteratzeak, bai oraingoak.

Gerardo Lizarraga Iruñean jaio zen 1905ean. Javier Cigaren estudioan hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Laster Iruñetik alde egingo zuen; lehenengo Madrilera, eta gero Parisera, hazten jarraitzeko. Han, etengabeko irakite artistikoan zegoen hiri batean, biziki bizi izan zen, 1932an bere emazte Remedios Varorekin batera Bartzelonara itzultzea erabaki zuen arte. Bertan, aktiboki parte hartu zuen kultur zirkuluetan eta mugimendu sindikaletan, UGTri atxikitako Bartzelonako Marrazkilari Profesionalen Sindikatuaren sortzaileetako bat izan baitzen eta Ediciones Antifasciistas (EA Films) proiektuaren sortzaileetako bat, non hainbat lan egin zituzten gerra zibilean.

1939ko otsailean, Gerardo Lizarragak, ehunka mila pertsonarekin batera, La Retirada hasi zuen eta Frantziara igaro zen. Honela hasi zuen bere erbestea, Argelès-sur-Mer eta Agde esparruetan esperientzia izugarriarekin, Clermont-Ferrandeko igaroaldiarekin, Marseillako egonaldiarekin eta Mexikorako behin betiko bidaiarekin Nyassaren espedizioan. Bertan finkatu zen behin betiko eta Tuterako alkate errepublikarra izan zen Epifanio Cruchagaren alabarekin, Ikerne Cruchagarekin ezkondu zen. Mexikoko bizitza kulturalean aktiboki parte hartu zuen. Han ere zinemarekin zuen harremana berreskuratu zuen, 1957an The sun also rises filmaren zuzendari artistiko gisa kontratatu zuten; bere jaioterria Sanferminetan birsortu behar zuen, eta, bertan, bohemiar margolari baten gisa agertu zen Parisko kafe batean, bere hastapenetara bidaiatuz.

Itzuli
Biografia
Iruñean jaio zen urriaren 30ean.
Eugenio Lizarraga Urricelqui abokatuaren semea (El catecismo del Ensanche (1911), Aspectos humanos (1928), El hoy y el mañana de Navarra (1930) edo España vista desde Marte liburuen egile), eta Carmen Istúriz Uncitirena.

1905

1917
Iruñeko (Nafarroa) Maristen Ikastetxean ikasi zuen.
Javier Ciga Echandiren estudioan hasi zuen bere heziketa piktorikoa. Taldekideen artean Julio Briñol, Elena Goicoechea eta Pedro Lozano de Sotés zeuden.
Madrilgo Pintura, Eskultura eta Grabatuko Goi Mailako Eskolan (San Fernando Eskola) sartu zen. Bere maisuen artean Cecilio Pla, Moreno Carbonero, Manuel Benedito, Julio Romero de Torres, Manuel Marín Magallón eta Rafael Domenech zeuden. Bere ikaskideen artean, Remedios Varo, José Luis Florit, Francisca Bartolozzi, Adela Tejero eta Pedro Lozano de Sotés zeuden (azken horrekin eta Leocadio Muro Urrizarekin bizi izan zen ikasle-pisu batean). Han, Salvador Dalí eta Maruja Mayo ezagutu zituen, berearen aurreko ikasturtekoak.

1924

1925
Dekorazio Arteen Nazioarteko Erakusketan parte hartu zuen Parisen, San Fernando Eskolaren ordezkari gisa.
Anita Pallares eta Juan Mingorancerekin batera, Peñalara Patinaje Zentroko goi mendiko gune batean margotzeko beka bat lortu zuen. Han egindako obrekin Alfontso XIII.a erregeak babestutako erakusketa bat antolatu zen. La Ventisca Lizarragaren margolana izan zen goraipatuenetako bat.
1928an Iruñeko Udalak deitutako Zientzia, Literatura eta Arte Lehiaketarekin batera antolatu zen artista nafarren erakusketan parte hartu zuen. Ventisca en Navacerrada, Nieblas en Navacerrada eta Sol en la nieve izeneko hiru "paisaia atmosferiko" eta beste bi marrazki, guztiak paisaiak, aurkeztu zituen.

1927

1928
Ekainaren 15ean irakasle titulua lortu zuen.
Ikasketak amaitu zituen, eta lau urteetan kalifikazio eta sari handienak lortu zituen Perspektiban, Marrazketan, Eskulturan, Dekorazioartean eta Pinturan.
El Escorialen, Toledon, Kordoban, Sevillan, Cadizen, Valladoliden, Leonen eta Galiziako zenbait zentrotan ikasteko bekak jaso zituen.
Parisen beka bat lortu zuen, Nafarroako Foru Aldundiaren eskutik.
Donostian egindako Euskal Artisten Erakusketan olio bat eta hiru marrazki aurkeztu zituen.
Parisen Office International de Publicité et Edition publizitate-etxea sortu zuen.
Films Neuillyrendako eszenografia bat egin zuen.

1929

1930
Molié fabrikak Frantzian zituen instalazioetarako zenbait mural enkargatu zizkion.
San Fermin Jaietako eta Azokako kartel lehiaketako lehen saria eskuratu zuen.
Nafarroako Aurrezki Kutxaren saria irabazi zuen.
Guía Turística de Navarraren saria irabazi zuen.
Remedios Varo artistarekin ezkondu zen Donostian.
Vicente Escuderoren Ballet Español-erako eszenografia egin zuen Salle Pleyelen.

1931

1932
Bartzelonara itzuli zen Walter Thompson Co. publizitate agentzian lan egitera zuzendariorde artistiko gisa.
Kennel Clubeko kartel lehiaketan lehen saria lortu zuen.
Bilboko Euskal Artisten II. Erakusketan parte hartu zuen, Nafarroako beste margolari batzuekin batera: Jesús Basiano, Javier Ciga, Julio Pérez Torres, "Crispín" Martínez, María Teresa Gaztelu eta Karle Garmendia.
Altzaria eta dekorazioa erakusketan parte hartu zuen Bartzelonan, lakaz egindako lan batekin: La última cena.
Nafarroako Ateneoak, bere sorrera ospatzeko (1932), erakusketa kolektibo bat antolatu zuen Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan, Aldundiko Kultura Kontseiluaren eta hiriko Udalarenlaguntzarekin, zeinetan Gerardo Lizarragak parte hartu zuen.

1933

1934
Iruña Kafeko horma-irudiak eta dekorazioa egin zituen (Iruña).
Walter Thompson enpresan "Diseinuko, Publizitateko eta Erradiofoniako multinazionaleanzuzendari artistiko izendatu zuten. Remedios Varok ere lan egingo zuen bertan, eta Francisco Ribera zen zuzendaria, bien ikaskide ohia Madrilgo San Fernando Eskolan.
Bartzelonako Marrazkilari Profesionalen Sindikatuaren fundatzailea eta zuzendaritzako kidea.

1935

1936
Bere jarduera guztiak eten zituen, armada errepublikanoko boluntario gisa izena emateko.
Osasun arrazoiengatik Bartzelonara eraman zuten; han kartelak egin zituen, Eusko Gudarostearen erasoaldiari laguntzeko.
Arte Plastiko eta Errealizazioetako irakasle postua lortu zuen, oposizio bidez, Kataluniako Generalitateko Escuela Nueva Unificada-n.
Zuzendari laguntzaile gisa lan egin zuen Hoy hace un año eta Un periódico mural Manuel Ordóñez de Barraicúaren dokumental laburretan.

1937

1938
Bartzelonako Lizeorako Pedro Mari (Canción de Libertad) euskal operaren eszenografia eta jantziak egin zituen, Euzkadiren Astean. Bertan, Lluis Companys Generalitateko presidentea eta Jose Antonio Agirre lehendakaria egon ziren.
Ediciones Anti-fascistas (EA Films) zinema konpainia sortu zuen, eta, horrendako, zenbait gidoi egin zituen. Halaber, ordura arteko gerra zibilaren historia islatzen zuen film baten gidoi, zuzendaritza eta muntaia lanak egin zituen.
Aktore, eszenografo eta zuzendarikide gisa lan egin zuen José Foguésen Don Do-re-mifa-sol-la-si-do film surrealistan.
Zuzendari laguntzaile gisa lan egin zuen Manuel Ordóñez de Barraicúaren Tejados hundidos dokumental laburrean.
Gerra amaitzean, Estatu Nagusiko Kartografiako V. Sekzioan destinatuta zegoela eta jarduneko soldadu gisa, Frantzian babestu zen eta Argelès-sur-Mer kontzentrazio-esparrura eraman zuten.
Esparruetan La torre de los siete jorobados Bartzelonan Manuel Ordóñez de Barraicúarekin batera hasitako filmean lan egin zuen. Film hau Emilio Carrereren lanean oinarrituta zegoen.
Argelèsko esparruan antolatu zen erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen, bera bezalako beste artista preso batzuekin batera. Kontzentrazio-esparruetan egin zituen marrazkiak erakutsi zituen, berak honela definitu zituenak: "Nire arte-lanaren atalik indartsu eta garrantzitsuena".

1939

1940
Agdeko esparrura transferitu zuten, Frantziako Herault departamenduan baitago, non indusketa arkeologiko batean parte hartu zuen teknikari-marrazkilari gisa.
Clermont-Ferrandeko esparruan izan ondoren, askatua izan zen, eta Marseillara joan zen, Venezuelara abiatu eta, herrialde horretan, Miguel Moraytarekin batera, Caracasko Lehen Zinema Konpainia sortzeko asmoz.
Yves Montanden Mexikori buruzko antzezlan baterako eszenografia egin zuen.
Banakako erakusketa Jouvène galerian.
Erakusketa kolektiboa Reynardeko Châteaun.
Banakako erakusketa Paradis galerian (Marseillan).

1941

1942
Banakako erakusketa Marianne Michel aretoan.
Frantzia utzi eta Mexikon babestu zen. Nyassa itsasontzian bidaiatu zuen eta 1942ko maiatzaren 22an iritsi zen Mexikora.
II. Mundu Gerra amaitu arte, maketak, erretratuak eta marrazkiak egin zituen Propaganda Aliatuaren Bulegoarendako.
Marc Chagallek Mexikoko hiriburuko Arte Ederren Jauregian Alako balleterako egin zuen muntaian parte hartu zuen. Alexandr Pushkinen Ijitoak poeman oinarritua dago.
Espainiarrek Mexikoko hiriburuko Arte Ederren Jauregian Mexikori eskainitako omenaldian parte hartu zuen bere marrazkiekin.

1944

1945
Mexikoko Arte Ederren Zirkuluaren sortzailea, diruzaina eta geroago presidentea izan zen.
Mexiko Hiriko Udal Jauregian erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen.
Cancha aldizkariaren erredaktore-marrazkilaria; euskal pilotari buruzko hamabostekaria zen, Mexikon argitaratua.
Ikerne Cruchaga (1918 Tutera, Nafarroa) argazkilariarekin ezkondu zen.

1946

1947
Pueblako (Mexiko) Casino Español-en bakarkako erakusketa bat egin zuen.
Amaya alaba jaio zen.
Xabier semea jaio zen.
Fray Juan de Zumarragaren laugarren mendeurrena zela eta, Mexikoko Euskal Etxearen enkarguz, brontzezko baxuerliebea egin zuen hiriburuko katedral metropolitanorako.
Mexiko Hiriko Arte Ederren Zirkuluko erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen, Sahagún, Almela, Pastor Velázquez, Bardasano, Guati Rojo eta Martínez artistekin batera.

1948

1949
Mexiko Hiriko Arte Ederren Zirkuluko Cuatro Pintores erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, Juan Eugenio Mingorance, Maurice Devaux eta José Bardasanorekin batera.
Erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen, DFko Departamentuaren Gobernu Jauregian.
Mexikoko Euskal Etxean, Aurelio Artetaren omenezko erakusketa batean parte hartu zuen.
Erakusketa batean parte hartu zuen, Arte Ederren Zirkuluan, Ignacio Rosas, Luis Sahagún, José Torres Palomar eta José Borgognonirekin batera, besteak beste.
Mexikoko Ateneo Espainiarraren sortzaileetako bat izan zen.
Acapulcora joan zen bizitzera.
Zenbait mural margotu zituen, horietako bat Acapulcoko frontoian, euskal kirolaren sorrera irudikatuz.

1951

1952
Mexikar nazionalitatea lortu zuen.
Zenbait mural egin zituen, horietako bat Acapulcoko Majestic hotelerako.
Mario Moreno "Cantinflas"en egoitzan lan bat egin zuen.

1953

1957
20th Century Fox ekoiztetxearekin lan egin zuen, Henry Kingek zuzendutako eta Tyrone Power, Ava Gardner, Errol Flynn eta Mel Ferrer protagonista zituen The Sun Also Rises filmaren aholkulari tekniko eta zuzendari artistiko gisa. Film hori Ernest Hemingwayren izenburu bereko eleberrian oinarritua dago (gaztelaniaz Fiesta).
Kalifornia Behereko Lurraldeko Turismo Batzordeak kontratatu zuen, kartelak eta propaganda egiteko.
Bakarkako erakusketa La Paz hiriko Perla hotelean.

1958

1960
Mexikoko Independentziaren 150. urteurrena ospatzeko kartelak egin zituen.
Espainiako herriaren askatasunaren alde borrokarako funtsak lortu nahi zituen erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen, Ateneo Espainiarrean.

1961

1962
Espainiara itzuli zen: lehen aldiz, gerra zibila amaitu zenetik.
Enrique Delso arkitektoaren etxean mural bat egin zuen, Tuteran (Nafarroa).
La Mancha taldearen erakusketa kolektiboan parte hartu zuen PEMEX galerian.

1965

1967
Colegio de las Vizcaínas ikastetxean Pintura Vasca izenburuarekin egin zen erakusketa kolektiboan parte hartu zuen.
Patzcuaroko (Michoacan, Mexiko) "Casa de los Once Patios" Arte Garaikidearen Museoaren inaugurazioa zela-eta antolatutako erakusketa kolektiboan parte hartu zuen.
Mexikoko hiriburuko Euskal Etxean pintura eskolak eman zituen.

1973

1975
Atzera begirako bakarkako erakusketa Mexikoko Euskal Etxean.
Rive Gauche galeriaren inaugurazio erakusketan parte hartu zuen.
Erakusketa bat egin zuen Rive Gauche galerian, bere seme Xabier Lizarragarekin batera.
Zuhaitza artean erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, Arte Ederren Jauregian; Nekazaritza eta Abeltzaintza Idazkaritzak antolatu zuen erakusketa hori.

1976

1982
Mexikoko hiriburuko Erietxe Espainiarrean hil zen, abuztuaren 3an.
Itzuli
Aurkezpena

Gerardo Lizarragaren lanari buruzko erakusketa birtual hau beste urrats bat da Nafarroako Memoriaren Institutuak 2019tik egiten duen Nafarroako margolari erbesteratuaren memoria berreskuratzeko lanean. Lan horrek funtsezko mugarri batzuk izan ditu, hala nola Nafarroako erbesteari buruzko jardunaldiak 2021eko urtarrilean eta, batez ere, Lizarragaren obraren erakusketa handia Nafarroako Museoan 2021eko urtarriletik maiatzera bitartean. Erakusketa fisikoari ateak ixten dizkiogun honetan, Gerardo Lizarragaren memoria herritar guztien eskura dago erakusketa birtual honetan, bere jatorrizko lanak, argazkiak eta dokumentazioa biltzen dituena.

Gerardo Lizarraga frankismoaren garaipenaren ondoren beren lurraldea atzean utzi behar izan zuten ehunka nafarretako bat baino ez zen izan. Erbesteko zigorrak, kontzentrazio-esparruen esperientzia barne, pairatu zituzte, eta haien bizi-ibilbideak ahaztuta edo oso gutxiren eskura egon dira egun arte. Memoria hori berreskuratzea da Nafarroako erbeste: ikerketa, memoria eta artea programaren helburu nagusietako bat.

Erakusketa fisikoaren arrakasta itzelak argi utzi du herritarrek Gerardo Lizarragaren obra ezezagunarekiko duten interesa. Erakusketa birtual hau Lizarragaren bizitzako artearen eta memoriaren arteko harreman estuaren bide izatea espero dugu.

Bisita birtuala

Liburua.
Gerardo Lizarraga. Artista erbestean.

Itzuli